Bihar, urtarrilak 17, hasi eta hilaren 28, ostirala, arte egongo da irekita datorren ikasturteko matrikulazio epea. Bertan, Haur Hezkuntzako bigarren maila eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila arteko ikasleek eman ahal izango dute izena.

Urtarrilaren 22an, 10:00etatik 12:00etara, “ate irekiak” izango dira eta nahi duenak ikastetxea bisitatzeko aukera izango du. Horretarako, interesatuek aurrez eskatu beharko dute hitzordua 943 899 173 telefono zenbakira deituta edo iturzaeta@hezkuntza.net posta elektronikora idatzita.