San Anton Eguna izanik, ohi ez modura zegoen gaur herriko frontoia: txakolinik nahiz txakolinzalerik gabe eta umez beteta. Izan ere, pandemia tarteko, Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak ez du 2021eko uzta berriaren aurkezpen ekitaldirik prestatu gaurkoan.

Udalak, egungo osasun egoerara egokituta, etxeko txikienei zuzendutako zirku tailerra antolatu du. Hala, goizean zehar, ume ugari batu ditu Zirkun Zirko Eskolako kideek emandako tailerreak. Bertan, zirkuan egin ohi diren jarduerak probatzeko aukera izan dute getariarrek; besteak beste, malabarak, aireko edota lurreko akrobaziak, oreka teknikak eta globoflexia.

 

Lotutako albisteak: