Datorren ostiralean, urtarrilaren 21ean, Getariako Arraun Elkarteak ezohiko bi batzar nagusi egingo ditu. Lehenengoa, 18:30ean hasita, Elkano Arrantzaleen Kofradiako Batzar Aretoan egingo da. Bigarrena jarraian egingo dute, 19:00etatik aurrera, areto berean.

Lehenengo deialdiko gai-zerrenda honakoa da: lehendakariaren karguaren berrespena eta estatutuen aldaketa. Bigarrengoan, elkartearen batzorde hautaketa egingo dute.