Iragarri dute nondik nora ibiliko den euskararen lekukoa aurtengo Korrikan. Guretik igaroko da aurten ere, hain zuzen, apirilaren 8an, goizaldeko 03:55ean. Zumaia aldetik iritsiko da gidari lanak egingo dituen furgoneta, eta Zarautzerako bidea jarraituko du.

Ilusioz hartu ohi dugu euskararen aldeko lasterketa, baina aurretiko prestakuntza eskatzen du. Horretarako, bilera deitu dute biharko, urtarrilak 20; hitzordua 19:00etan izango da Alhondigan.

Abenduan iragarri zuten moduan, martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo da Korrika, HitzEkin lelopean. Aurten Amurrion hasi eta Donostian amaituko da.

AEKtik jakinarazi dute otsailaren 1ean zabalduko dela kilometroak erreserbatzeko aukera.

 

Lotutako albisteak: