Astelehenetik gaur arte, 28 koronabirus kasu zenbatu ditu Osakidetzak: astelehenean 14, asteartean bederatzi eta atzo bost. Astelehenarekin alderatuta, intzidentzia-tasa apaldu egin da; hain justu, 6.996tik 5.795era jaitsi da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, atzo, 15.766 PCR eta antigeno proba egin eta 5.782 positibo atzeman ziren. Hala, positibo-tasa 36,7% da, astelehenean baino ia puntu bat altuagoa. Intzidentzia-tasak, berriz, 339 puntu behera egin eta 5.222an kokatu da.

ZIUetan dagoen gaixo kopuruak behera egin du: astelehenean, 131 lagun zeuden eta atzo, 122. Gela arruntetan, aldiz, 718 pertsona daude koronabirusak jota, astelehenean baino bat gehiago.

18 urtetik gorakoentzat eskuragarri hirugarren dosia

Txertaketari dagokionez, gaurtik 18 urtetik gorakoek hirugarren dosia jartzeko hitzordua hartu dezakete. Hirugarren txertoa jartzeko, bigarrengotik 150 eguneko tarte bat utzi behar da. Positibo eman dutenek, berriz, gutxienez 27 eguneko tarte bat utzi behar dute txertatu aurretik.

 

Lotutako albisteak: