Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) biztanleria datuak egunera ditu. 2021. urtean Getariako biztanleria 2.794koa izan da: 2020an baino bi pertsona gutxiago daude Getarian erroldatuta eta 2019an baino 27 gutxiago. Sexuari dagokionez, 1.398 gizonezkoak dira eta 1.396 emakumezkoak; biztanleria erdibanatuta dago.

2.000 urtetik Getariako biztanleriak gora egin du. Duela 21 urte 2.436 lagun bizi ginen, egun baino 358 gutxiago. Orduz geroztik, gutxiago edo gehiago, biztanleria hazi egin da. 2016tik 2019ra goranzko joera eten eta zifrak egonkortu egin ziren. 2019tik aurrera, aldiz, apur bat behera egin du.

 

2009-2021 biztanleria datuak Getarian. / Iturria: EIN