Arrauneko maila gorenera lortutako igoeraren ostean, sasoi berriari begira, badira zenbait hilabete Esperantza lanean hasi zela. Gogor ari dira entrenatzen, izan ere, aurtengoan, lehiak koska bat gora egingo du. Joan de denboraldia amaitu zenetik, datorren igandekoa izango da getariarrentzat lehen estropada.

Hain zuzen, Portugaleteko San Nicolas X. Traineru Jaitsieran egingo dute arraun Getariako arraunlariek. Bandera nork lortuko, igandean, 12:30ean hasita, 46 ontzi uretaratuko dira Bilboko Itsasadarrean. Beste 18 ontzirekin batera, azken txandan, gizonezko seniorrenean, lehiatuko dira getariarrak.

Traineruak elkarrengandik minutu bateko tartearekin irtengo dira eta 5.500 metroko ibilbidea egin beharko dute. Antolatzaileek ezarritako ordutegiaren arabera, txandako hamalaugarrena izango da Esperantza eta 13:11n ekingo dio estropadari.

 

Lotutako albisteak: