Aurrekontuek, besteak beste, herritarren ongizatea eta trantsisizo energetiko eta ekologikoa zituen oinarri. Onartutako aurrekontua 2021an baino %17 handiagoa da eta inbertsioetara 374.534€ gehiago bideratzen dira.

Azaroan onartutako behin behineko aurrekontua

EAJren emendakinak ez dute aurrekontua hobetzen

EH Bilduren iritziz, aurrekontuei egiten zaizkien emendakinek aipatu berri dituzten bi gai horiei (Herritarren ongizatea eta trantsisio energetikoa) erantzun behar die ezinbestean. EAJk aurkeztutako alegazioak ordea, aurkako bidean, murrizketaren bidean doazela iritzi dio EH Bilduk.

Batetik, EAJk gehien behar duten herritarrei zuzendutako diru-partida 15.000 eurotan murriztea proposatu du. Eta hori EH Bildurentzat onartezina da.

Azken urteetan Gizarte Beharrizan Laguntzak (AES) behar dituzten herritarren kopuruak gora egin du. Baita hauen oinarrizko beharrei erantzuteko dirua ere, bikoiztera iritsi arte. 2022ko aurrekontuetan 15.000 euro gehiago jarri dira eta behar den guztia bideratzeko prestutasuna adierazi du Udal Gobernuak. Gainera, AES diru-laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren eskumena da eta Udalak, arduraz, behar den guztia txertatzen du.

Bestetik, trantsizio ekologikoa eta energia berriztagarrien arloan, 2021 urtean onartu zuen Getariako Udalak Energia Plana. Orain, EAJren emendakinetan, egin beharreko inbertsioak 35.000 euro jaistea proposatzen du, udalak duen plangintza osoa baldintzatuz eta jaso beharreko dirulaguntzak oztopatuz.

Azpimarratzekoa da, udalak etxerik ez dutenentzat eskualdean aterpetxe bat martxan jartzeko konpromezua agertu duela eta aurrekontuetan horretarako 12.000 euroko partida irekita duela. Horrek, legeak exigitzen diguna betetzeaz gain, egoera xahurgarrienean dauden herritarren beharrei erantzungo lioke.

Beraz EAJk aurkeztutako emendakinak herritarren ongizatean eta trantsizio ekologikoan aurreikusitako inbertsioetan eragin kaltegarria izango lituzke.

Zarautz Jauregiaren proiektuari dagokionez, behin baino gehiagotan adierazi bezala, udala 2019tik ari da lantzen Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin elkarlanean. Oinarrizko proiektuak idazteko, 2020an 36.000 euroko finantziazioa lortu zen eta orain bi erakundeekin proiektua gauzatzeko hitzarmen bat adosten ari gara. Hitzarmenak jasoko ditu erakunde bakoitzaren konpromezuak eta diru ekarpenak.

Hori dela eta, asteartean izandako udalbatzarrean EH Bilduk aurkako bozka eman zion EAJk aurkeztutako emendakinei.

Irudia Artzape Aldizkaria