Jada, hiru urte beteko dira Egunean Behin galdera-erantzunen euskal jokoa abian jarri zenetik. Orduz geroztik, zortzi sasoi egin dira eta bihar, urtarrilaren 31n, bederatzigarrenari emango zaio hasiera. Hamar asteko denboraldia izango da, apirilaren 10a arte.

Egunean Behinen, “azken denboraldian, egunero egunero, 60.000 lagun baino gehiagok” jokatu dutela adierazi dute jokoaren garatzaileek. Denboraldi berriko babesle nagusia EITB izango da. Sari ugari prestatu dituzte, finalaren inguruan, ordea, oraindik ez dute zehaztapen askorik eman: “Denboraldi bukaeran, pandemiaren egoerara egokitutako finala egingo dugu”.

Getariarren taldea ere abian

Aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen du; hala, ARTZAPEk Getaiarrak izeneko taldea jarri zuen martxan. Gaur-gaurkoz, 259 partaide gaude bertan, hainbeste desiotako lehenengo postua lortzeko lehian. Oraindik ez bazara Getaiarrak taldeko kide jarraitu hurrengo pausoak eta batu zaitez zu ere:

  1. Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  2. Zure profila sortu.
  3. “Taldeak” atalera joan.
  4. “+” ikurra sakatu.
  5. “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  6. Taldearen gakoa idatzi: E9529F.