Hasi berri da Egunean Behineko bederatzigarren denboraldia. Lehen aste honetan, Iruene izan da Getariarrak taldeko irabazlea. 542,84 punturekin, berak lortu du asteko garaipena. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, 531,33 eta 530,81 punturekin, hurrenez hurren, Praxku eta Irati izan dira.

Aurreko denboraldietan lan ederra egin izan du Iruenek, lehenengo postuetan ibili izan da beti. Bederatzigarrenari ere indartsu ekin dio, ea gainerako asteetan lehiak zein norabide hartzen duen.

 

Lotutako albisteak: