Pandemia tarteko, azken bi urteetan ez da futbito txapelketarik egin. Aurten, ordea, X. Floren Memoriala antolatzeko asmoa du Gure Txeru Elkarteak. Hala, datorren ostiralean, otsailaren 11n, 19:00etan hasita, bilera informatiboa egingo da Gure Txeruko lokalean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-emate orriak bileran banatuko dituzte eta, gutxienez, talde bakoitzeko arduradun batek azaldu beharko du. Futbito txapelketan parte hartu ahal izateko, 15 urte eduki beharko dira, gutxienez; alegia, 2007.urtean edo lehenago jaiotako herritarrek hartu dezakete parte.