Astelehenean, otsailaren 14an, 19:00ak arte aurkeztu ahalko dira sormen-lanak liburutegian edota udaletxean. Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekimena da. Edozein modalitate artistikotan, partaide bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez.

“Getaria eta inauteriak” da sormenerako gaia, eta kartelean Getariako inauteriak 2022 testua zein goiburu bat agertu behar dira. Udaletik zehaztu dutenez, idazten ez dakiten haurrek ez dute ezer idatzi behar; dena den, beraien erara egin dezakete, baina ez dute onartuko helduen esku-hartzerik. A3 neurria erabili beharko dute eta aparteko gutunazal batean zehaztu beharko dira egilearen datuak (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina eta kartelaren izenburu eta goiburua).

Kultura Batzordeak, herriko artistek eta Iturzaeta Herri Eskolako irakasleek osatuko epaimahaiak datorren astean izendatuko ditu irabazleak. Azken horientzat hainbat sari prestatu dituzte.

 

Lotutako albisteak: