Aurreko asteko puntuazioa erraz gaindituz –joan den astean, 542,84 puntu lortu zituen–, marka berria egin du Iruenek. Getaiarrak taldean ez ezik, Egunean Behin jokoko sailkapen orokorrean ere lehenengo postua lortu du. Ia 600 puntutara iritsita, oso goian ezarri du langa. Hamar galderak erantzuteko, bataz beste, 41,86 segundo behar izan ditu eta asmatutako galdera kopurua 9,57 izan da.

Bigarren eta hirugarren sailkatuak Belen eta Ani izan dira, hurrenez hurren, 533,27 eta 529,13 punturekin. Iruenek lortutakoa gainditzea ez da erraza izango, lehiak ordea aurrera darrai eta Urtz taldeak Ez gaitu inork geldituko kantuan dioen bezala, “zaila bada, ez da ezinezkoa”.

 

Lotutako albisteak: