Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen eskutik, Luze edo Motz ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da martxoaren 4an. Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Getariako Udalak antolatutako emanaldia da. 19:00etan hasita, Iturzaeta aretoan egingo dute bakarrizketa saioa. Sarrerak datorren asteartetik, martxoaren 1etik, aurrera eskuratu ahal izango dira turismo bulegoan.

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, egungo gizartea zertan geratzen den luze eta zertan motz galdetzeko, generoa hartuko dute umoregai Martiarenak eta Torregaraik. Besteak beste, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide.

Argazkia: Kulturklik