Martxoaren 12an, Getariako EH Bilduren herri-batzarra egingo dugu, Iturzaeta herri-eskolako aretoan 10:00etan

Abenduan ginen egitekoa legealdiaren baloraziorako batzar hau, baina, egoerak behartuta, bertan behera utzi behar izan genuen. Beraz, orain, berme guztiak ditugula jakinda, ohi bezala bilduko gara.
Batzarrean, herrigintzako nahiz udalgintzako gaiak landuko ditugu. Herrigintzari dagokionez, herriko EH Bilduren antolamenduarekin lotutako edukiak jorratuko dira: egitura, zereginak, funtzionamendua… Bestalde, udalgintzari dagokionez, bi ataletan banatuko dira azalpenak. Batetik, legealdiaren
balorazioa egiteko tartea izango dugu; hau da, orain arte zer egin den azalduko digute udalean dauden EH Bilduren ordezkariek, eta egindakoaz zer balorazio egiten den partekatuko dugu denon artean. Bestetik, aurrera begirako egitasmoen berri emango da, zer egin nahi den eta nola gauzatuko den.
Beraz, hitzordu garrantzitsua dela iritzita, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gainera, Batzarraren ondoren, mokadutxo bat egingo dugu. Aspaldiko partez, elkarrekin lasai egoteko tartea hartuko dugu, iritziak trukatzeko eta ideiak partekatzeko denbora.
Bertan ikusiko garelakoan!