Txalaparta jotzen ikasi nahi? Iadanik oinarria izanik, praktikatu egin nahi duzula?
Udaberri honetan txalaparta ikastaroa izango da Getariako Pepita Enbil Musika Eskolan. Apirilaren 25etik ekainaren 13ra, astelehenetan, 19:15ean musika eskolan izango da. Interesa dutenentzat matrikula martxoaren 28an eta 29an irekiko da.
Beraz, animatu eta gozatu!