Kaixo getariarrok:

EIBE elkarteak Elkar+ekin dantzan! Euskal Herri mailako ekimena martxan jarri du. Asmoa da elkarteek militantziatik egiten duten lana aldarrikatzea eta babestea, gure herria ez litzakelako ezer izango elkarteetan doan lanean dabiltzan/gabiltzan pertsonik gabe. AEK-k ekimen honekin bat egin du, ideia horiek eta Korrika aldarrikatuz.

Horretarako, martxoaren 20an, Euskal Herri osoko ehunka herritan edonork dantzatzeko moduko dantza bat egingo da eta bertan ahalik eta elkarte gehien ordezkatuta egotea izango litzake politena. Gerturatu, beraz, igande honetan, 12:15ean, Getariako plazara eta gozatu!

Dantzaz gain Korrikaren denda eta musika egongo da goiza giro ederrean pasatzeko. Ondorengo bideoan duzue egunean bertan egingo den dantza.

 

 

Animatu eta zabaldu mezua herriko elkarte zein norbanakoei. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!!!

Eskerrik askooo!!!

Gure Txeru eta Korrika