Pasa den asteburuan jokatu ziren X. Floren Memoriala Futbito Txapelketako bigarren jardunaldiko partidak. Iribar izan zen gol gehien sartu zituen taldea; Itxas Etxeren aurka 16 eta 0 gailendu zen.

Sei punturekin sailkapenaren buru dago Iribar. Puntuazio berarekin, ordea, gertutik jarraitzen die Txokok eta Izarrik. Hauxe sailkapena:

Datorren asteburuko partidak

Bihar hasita, X. Floren Memorialeko bost partida jokatuko dira asteburuan:

Martxoak 18, ostirala

  • 22:00etan, Txoko-Izarri. Epailea, Xagu.
  • 23:00etan, Astillero-Xagu. Epailea: Izarri.

Martxoak 19, larunbata

  • 18:00etan, Haitze-Taxco. Epailea: Iribar.

Martxoak 20, igandea

  • 17:00etan, Balearri-Itxas Etxe. Epailea: Kaia/Kaipe
  • 18:00etan, Iribar-Kaia/Kaipe. Epailea: Balearri.

Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian jokatuko dira partidak. Bestela, ohi modura, frontoian.