Eremu pribatu batean lotuta zegoen txakurra jo eta pintatu zuten larunbat gauean herrian. Ondorioz, 14 urteko txakurrak saihets-hezur bat hautsita eta beste batean fisura dauka eta begi bat galtzeko zorian egon da. Gainera, pintadak egin dituzte; itxura denez, pintada berdinak agertu dira Cristobal Balenciaga Museoan.

Dagoeneko, egindako erasoen aurrean denuntzia jarrita dago Ertzaintzan. Orain dela hilabete onartutako lege aldaketa dela-eta, erasotzaileari edo erasotzaileei delitu penala leporatu diezaiokete.