Bi astez jarraian lehengo lekua eskuratu gabe egon ostean, 552,93 punturekin, Iruenek lortu du amaitu berri den asteko garaipena. Irabazlearengandik oso gertu, 550,82 punturekin, Kajutei, duela bi asteko irabazlea, bigarren sailkatua izan da. Hirugarren postua, berriz, lortutako 526,56 puntuei esker, Ibanau erabiltzailearentzat izan da.

Denboraldiko bigarren astean 599,51 puntutan ezarri zuen Getaiarrak taldeko langa Iruenek. Orduz geroztik, inork ez du marka hori hausterik lortu eta beraz, taldeko liderra izaten jarraitzen du.

Egunean Behineko bederatzigarren denboraldia, apurka-apurka, ari da amaierara gerturatzen.  Apirilaren 10ean bukatuko da sasoia, alegia, bi aste barru.

 

Lotutako albisteak: