Ostiralean, 03:55 aldera, igaroko da Korrika Getariatik. Hainbat elkarte eta entitatek erosi dute kilometroren bat eta lekukoa eraman behar dutenek ARTZAPEko erredakziotik (Eskualtxeta kulturgunea, 2. solairua) pasa beharko dute euren petoaren bila. Goizetan egongo da erredakzioa irekita, 09:00etatik 18:00etara.

Arazorik edo bestelakorik izanez gero, jarri harremanetan 943 000 548 edo 688 716 609 telefono zenbakira deituta.