Izena eman duten 65 urtetik gorako hainbat herritarrek egin dituzte Adin Bizi egitasmoko lehenengo bi saioak. Jubilatuen eta Ezinduen Elkartearekin eta kiroldegiarekin elkarlanean, Getariako Udalak sustatutako egitasmoaren helburua da “mugikortasuna eta memoria lantzea eta adin nagusiko pertsonak dinamizatzea eta sozializatzea”.

Izena emateko epea amaituta egon arren, udaletik jakinarazi dute oraindik badagoela horretarako aukera. Izen-emateak bost euroko kostua du eta udaletxean edo Jubilatuen eta Ezinduen Elkartean egin behar da.

Partaideak astean bitan elkartuko dira; astelehenenetan eta asteazkenetan. 10:30ean hasita, ordu eta laurdeneko saioak izango dira, uztailaren 28ra arte. Begirale baten laguntzarekin, hainbat ekintza egingo dituzte: “Irteerak, mantentze gimnasia, luzaketak, arnasketaren lanketa, musika, zoru pelbikoaren lanketa, memoria ariketak, jolasak, sukaldaritza eta ariketa fisikoa”.

 

Lotutako albisteak: