Seigarren jardunaldiaren ondoren, Txokok jarraitzen du X. Floren Memoriala futbito txapelketako sailkapenaren buruan. Atzetik du Iribar, aurrez zuen puntu tarte berarekin, hirurekin hain zuzen ere.  Honela dago sailkapen orokorra 6. jardunaldiaren ondoren.

Datorren asteburuko partidak

Gaur hasita, X. Floren Memorialeko lau partida jokatuko dira asteburuan:

Apirilak 23, ostirala

  • 22:00etan, Astillero-Izarri. Epailea, Kaia/Kaipe.

Apirilak 25, igandea

  • 17:00etan, Xagu-Iribar. Epailea, Taxco.
  • 18:00etan, Taxco-Txoko. Epailea, Haitze.
  • 19:00etan, Haitze-Balearri. Epailea, Txoko.

Jardunaldi honi zegokion bosgarren partida apirilaren 16an jokatu zen: Kaia/Kaipek 15-0 irabazi zion Itxas Etxeri.