Getariarrek ederki borobildu dute 77. Paco Urquia Hondartzako Futbol Txapelketako 2021-2022 denboraldia. Finalerdia irabazita, finalerako txartela eskuratu dute. Joan den igande goizean jokatu ziren finalderdietako partidak eta Balearri-Astillero taldeak Telesforo Erretegiaren aurka neurtu zituen indarrak. Getariarrek lan oso txukuna egin zuten eta 1 eta 2 nagusitu zitzaizkien zarauztarrei.

Balearri-Astillerok azken hitzordu garrantzitsua izango du hilaren 14an, larunbatean –ordua zehazteke dago–. Asti Pinturak taldearen aurka jokatuko du Mutilen Paco Urquia Ligako finala. Horrez gain, beste hiru final jokatuko dira: Kebidekek eta Napar Berri Limossek Nesken Maria Jauregi Ligakoa; Itxas Lurrek eta Lukas Ardotegiak Nesken Emilio Olazabal Kopakoa; eta Ulacia Bidaiakek eta Katixa Kafetegiak Mutilen Juan Irigaray Kopakoa.

Argazkia: Balearri-Astillero