Bihar, osteguna, iritsiko dira herrira duela aste batzuk getariarrek eskatutako Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko produktuak. Artzape Euskara Elkartekook arduratuko gara banaketaz eta eskaera egina duten herritarrak, 16:00ak eta 20:00ak bitartean, Eskualtxetara bertaratu beharko dira euren produktuen bila.

Zenbaitek, dagoeneko, egina dute “online” ordainketa. Gainerakoek, bihar ordaindu beharko dituzte eskatutako produktuak eskudirutan. Horiei diru kopuru zehatza ekartzea eskatzen diegu.

Aurten, eskaera kopurua hazi egin da bai Getarian, bai Euskal Herrian. Errigora ekimenaren sustatzaileen hitzetan, “inoizko uzta emankorrena utzi du aurtengo kanpainak”. Iazko datuekin alderatuta, eskariak %20 hazi dira.

 

Lotutako albisteak: