Joan den asteburuan, atzeratutako bi partida jokatu zituzten. Xaguk eta Iribarrek elkarren aurka neurtu zituzten indarrak eta, bat eta hiruko emaitzarekin, Iribar izan zen garaile. Balearriren eta Kaia/Kaiperen arteko norgehiagokan, bi eta bat, lehenak izan ziren nagusi.

Partida horiek eragina izan dute sailkapenaren goiko zatian. Astillerok bi postu egin ditu behera; bigarrena izatetik, laugarren izatera igaro da. Izan ere, Iribarrek eta Balearrik asteburuko partidak irabazi dituzte. Hala, pauso bat gora egin eta bigarren lekua lortu du Iribarrek. Balearrik ere postu bat gora egin eta hirugarren geratu da. Txokok, berriz, 24 punturekin, gogor eusten dio lidertzari.

Dagoeneko, ari da amaierara gerturatzen X. Floren Memoriala futbito txapelketa. Asteburuan jokatuko da azkenengo jardunaldia eta datorrenean, finalerdiak jokatuko dituzte.

Datorren asteburuko partidak

Gaur hasita, X. Floren Memorialeko bost partida jokatuko dira asteburuan:

Maiatzak 13, ostirala

  • 22:00etan, Xagu-Itxas Etxe. Epailea, Balearri.
  • 23:00etan, Taxco-Balearri. Epailea, Xagu.

Maiatzak 15, igandea

  • 17:00etan, Kaia/Kaipe-Izarri. Epailea, Astillero.
  • 18:00etan, Haitze-Astillero. Epailea, Izarri.
  • 19:00etan, Iribar-Txoko. Epailea, Haitze.
Lotutako albisteak: