Bederatzi jardunaldiren ostean, datorren asteburuan jokatuko dira futbito txapelketako finalerdietako lau partidak. Bihar, Kopako bi partida egingo dira: 21:00etan hasita, Izarrik eta Xaguk elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak; eta 22:00etatik aurrera, Kaia/Kaiperen eta Haitzeren artean egingo da bigarren norgehiagoka. Igandean, berriz, Ligako bi partidak jokatuko dituzte. 17:00etan, Txoko eta Astillero elkarren aurka arituko dira eta 18:00etan, Iribar eta Balearri.

Asteburuko partidetan erabakiko da nortzuk izango diren Kopako nahiz Ligako talde finalistak. Momentuz, honelaxe dago X. Floren Memorialako sailkapena:

 

Lotutako albisteak: