Lehen mundu biraren 500. urteurrena eta Elkanoren Lehorreratzearen aurrenengo mendeurrena dela-eta, aurtengo Elkanoren Lehorreratzea berezia izango da. Aurreko urtekoekin alderatuta, datorren irailaren 6an egingo den antzezlanean hainbat aldaketa txertatu dituzte. Besteak beste, Victoria ontzian iritsitako hiru indigenak irudikatuko dituzte. Hala, 18 beharrean 21 tripulatzaile lehorreratuko dira Getariako portuan eta horietako bat emakumea izango da; hain zuzen, Izaro Lestayo.

Kontinenteetako ordezkari modura izena eman arren, tripulazioko indigenetako bat izateko proposamena pozarren jaso zuen getariarrak. Bideoan ikus daiteken modura, bere lehen sentipenen berri eman dio ARTZAPEri.

 

Lotutako albisteak: