Bigarren urtez jarraian, San Prudentzio auzoan ekoizle txikien azoka antolatu dute San Prudentzioko Lagunak taldeak, udalak eta Biolurrek. Hala, datorren igandean, 10:00etatik 14:00etara, auzoko plazan hainbat ekoizle txikiren produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izango dute herritarrek. Denetarik izango da bertan, besteak beste, elikagaiak, txakolina, bitxiak eta egurrezko artisautza edota kosmetika produktuak.

20 ekoizle inguruk jarriko dute euren postua San Prudentzion. Zehazki, ondorengoak bertaratuko dira: Blasenea mintegiak, Marieta Tea, Nahiu Bijoux, Malkarte, Beira, Maderarte Gepetto, Karola Kosmetika Naturala, Garua Yoga Studio, El Refugio, Ztar, Makatza Borda, Ametsola Etxalde Ekologikoa, G-1200 txakolin ekologikoa, Biolur, Behieko Sabekoetxea behi esne ekologikoa, On egin mermeladak, Han Goiko Arrautzak, Goiabe Sukaldea eta Biurkogorri.