Duela bi asteburu jokatu zituzten Floren Memorialeko Ligako eta Kopako finalerdiak. Ligako partidatan, Astillerok lau eta huts garaitu zuen Txoko eta, lau eta hirukoarekin, Balearri Iribarri gailendu zitzaion. Kopako finalerdietan, berriz, Kaia-Kaipek bost eta hutsekoarekin irabazi zion Haitzeri eta gol zaparrada ederraren ostean, 11 eta 4 Xaguk Izarri garaitu zuen. Hala, finalerdietako partida horien ostean, larunbat honetan jokatuko diren finaletarako taldeak finkatuta gelditu dira.

Datorren larunbatean, ekainaren 4ean, Kopako partida bat eta Ligako bi jokatuko dituzte. 16:00etan hasita, lehenengo partidan, Ligako hirugarren eta laugarren postua nork lortuko lehian arituko dira Txoko eta Iribar. Ondoren, 17:00etan, Kaia-Kaipek eta Xaguk Kopako finala jokatuko dute. Amaitzeko, 18:00etatik aurrera, Ligako final handian izango dira Balearri eta Astillero.

Partiden ostean, 20:00etatik aurrera, Gure Txeru Elkarteak antolatuta, futbito txapelketan parte hartutako guztientzat parrillada izango da.

Lotutako albisteak: