Denboralea baretzearekin batera, Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak 11 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Sare sozialen bidez azaldu dutenez, gehienak 20 eta 30 urte bitarteko marokoarrak edo bangladeshtarrak dira eta tartean, 16 urteko somaliar bat dago. Guztiei Covid-19aren proba egin diete eta negatibo eman dute.

EiTBk jakitera eman duenez, 05:00etan jaso dute lehen abisua eta 06:00ak aldera ikusi dute lehendabiziko aldiz 11 pertsona zeramatzan patera txikia. Denboraldiko bigarren misioari hasiera emanez, erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera.

Argazkia: Asier Sanchez

 

Lotutako albisteak: