Getariako Udalak eta Urritza Aisialdi Taldeak, elkarlanean, Herri Ginkanaren lehenengo edizioa prestatu dute. Herritar orok parte hartu dezake ekimenean: haurrek, gazteek, helduek, kuadrillek edota familiek. Parte-hartu nahi duenak uztailaren 10a bitartean eman beharko du izena turismo bulegoan edo kultura@getaria.eus posta elektronikora idatzita.

Partaideek zortziko taldeak osatu beharko dituzte. Hala ere, izen-ematea bakarka edo lagun kopuru desberdinetako taldetan egin ahalko dute eta ondoren, antolakuntza arduratuko da zortziko taldeak osatzeaz.