Inperialismoari begira izenburupean, bi ekoizpen proiektatuko dituzte uztailaren 23an, larunbatean, 18:00etatik aurrera, San Prudentzio auzoko baselizan: La nueva guerra en China (2016) eta Inocencia (2018). Elkanori Bira herri ekimenak sustatutako egitasmoa da.

La nueva guerra en China John Pilger erreportari, kazetari eta idazle australiarraren dokumental bat da. Google-ek Huawei enpresa txinatarrari orain gutxi ezarritako blokeoa tarteko, etorkizunean, munduko bi potentzia nagusien artean, Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren artean, gerra nuklear bat gerta daitekeela aurreikusten du Pilgerrek. Hala, bi herrialde horien, eta oro har munduaren, egungo errealitatea aztertzen du dokumentalak.

Inocencia, berriz, benetako gertakarietan oinarritutako Alejandro Gil zuzendari kubatarraren fikziozko pelikula bat da. Produkzioa Kuban dago girotuta, 1871ko azaroan: “Akusazio bidegabe baten ondorioz, Medikuntzako lehenengo urteko ikasleak espetxeratuak izan dira; baina, soilik, horietatik zortzik ustekabeko amaiera bat izango dute. Hamasei urtez Fermin Valdes Dominguezek, biktimen lagunak eta ziegakideak, gazte haien errugabetasuna frogatzeko borrokatu du eta arrasto berri batek ezkutuko egia argituko lukeen gakora hurbiltzen du”.

Argazkia: filmin.es

 

Lotutako albisteak: