Hilaren 30ean, larunbatarekin, I. Herri Ginkana egingo dute herrian. Getariako Udalak eta Urritza Aisialdi Taldeak, beste zenbait eragileren laguntzarekin, prestatutako egitasmoa da. Antolakuntzatik azaldu dutenez, adin desberdinetako 180 herritar inguruk eman dute izena.

Parte hartzaileek, 09:30 eta 13:30 bitartean, herrian sakabanatuta egongo diren zazpi gunetan, mota ezberdinetako probak edo ekintzak egin beharko dituzte: futbito, eskubaloia, windsurfa, bela, boliña, mahai-jokoak, muralak egin…

Lotutako albisteak: