Getariako Elan-Euskadik antolatuta, datorren asteartean, uztailaren 26an, Trámites de extranjería deituriko jardunaldia egingo da herrian. Asmoa da “migranteei laguntzea paperak lortzeko labirinto horretan, gutxienez, non lagun diezaieketen jakin dezaten”.

Uztailaren 26an, 16:30ean, Getariako Ulpiano Etxean izango da saioa. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko kide den Mikel Mazkiaran arituko da hizlari lanetan –hitzaldia gaztelaniaz izango da–.

Eskutitzetan akats bat

Jardunaldiaren berri emanez, herrian bizi diren atzerritar guztiei gutun bat bidali zioten duela egun batzuk. Bertan, ordutegiari dagokionez, akats bat dago: 16:30ean beharrean, saioa 14:30ean dela jartzen du.