Agortu bitartean, turismo bulegoan erosgai daude Sahatsaga Kiroldegian jokatuko diren eskuz binakako pilota partidetarako sarrerak. Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak hedabide honi azaldu dionez, “bihar eguerdira arte egongo dira erosgai sarrerak turismo bulegoan. Horrez gain, internet bidez eskuratu daitezke –dagoeneko, azkenengo sarrerak geratzen dira– eta egunean bertan, baita leihatilan ere”.

Bihar, uztailaren 29an, 22:00etan hasita, bi partida jokatuko dituzte. Lehenengoan, gazteen txanda izango da: Egiguren V.ak eta Erostarbek Salaberriaren eta Bikuñaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Horien atzetik, Caixabank Masters txapelketako pilotariak irtengo dira frontoira. Hala, Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a Altuna III.aren eta Imazen kontra lehiatuko dira.

 

Lotutako albisteak: