Udako oporren ostean, irailaren 1ean eta 2an egongo da 2022-2023 ikasturtean izena-emateko aukera. Matrikulazioa egiteko hiru bide daude. Alde batetik, Pepita Enbil Musika Eskolan bertan egitea ondoko ordutegian: 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, telefono bidez egin daiteke, 943 140 337 telefonora deituta. Azkenik, posta elektroniko bidez ere eman daiteke izena; horretarako, interesatuak mezu bat bidali beharko du idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edo zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus helbide elektronikora.

Hiru urtetik gorako edonork eman dezake izena. Musika-tresnak, musika-tailerrak, solfeoa, abesbatza… arlo eta gai desberdinak jorratzeko aukera izango dute herritarrek. Aurtengoan, gainera, helduen solfeoko taldea nahiz gaztetxoen abesbatza osatzeko asmoa dute.