Elkanoren mundu birarekin lotutako bi urteurren ospatzen dira aurten: batetik, mundu biraren beraren 500.a, eta bestetik, lehorreratze antzezpenaren mendeurrena. Aspaldi iragarri zuten, EAEn jaiegun izanda, irailaren 6an egingo zela aurten Elkanoren Lehorreratzea. Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak jakinarazi dutenez, apurka, osatzen ari dira horren inguruko egitaraua eta, oraingoz, abuztuaren 27tik irailaren 6ra izango dira jarduerak, Getaria, Elkanoren Itsas Herria lelopean.

Honakoa da egitaraua:

Abuztuaren 27a, larunbata

  • 20:00etan, Sabrosako musika bandaren kontzertua, Salbatore Deunaren elizan. A Viagem CDa aurkeztuko dute, honako abestiek osatua: Homenagem a SabrosaFernão de Magalhães, Sabrosa em MarchaBombeiros Voluntários de SabrosaZé PadeiroMarcha de Sabrosa eta Uvas do Douro.

Irailaren 2a, ostirala

  • 19:00etan, Elkano Itsas Herria erakusketaren irekiera eta Juanita Larando patatxari harrera ekitaldia moilan.
  • 21:30ean, Itsasoak pizten gaitu dokumentalaren emanaldia Bista Onan. Beñat Gereka getariarrak ondu du lana.

Irailaren 3a, larunbata

  • 11:00etatik 12:00etara, ur jolasak Altxerrian: kukaña eta slakline.
  • 11:30ean, Elkano jantzi-bildumaren aurkezpena Cristobal Balenciaga Museoan. Amarenak markak sortu ditu diseinuak.
  • 12:00etan, Bidasoako erraldoiak Altxerritik abiatuta.
  • 16:00etatik 18:00etara, arraun-irteerak patatxan. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta izena eman beharko dute moilako informazio puntuan.
  • 18:00etan, Elkarrekin Elkano haurrentzako ikuskizuna Ixabel Agirresarobe kontalariaren eta Iñaki Martiarena Mattin ilustratzailearen eskutik, Berdura plazan. Familientzako ipuin kontaketa izango da.
  • 19:00etan, Esne Beltza eta lagunen kontzertua, frontoian.

Irailaren 4a, igandea

  • 19:30ean, Euskal Barrokesembleren kontzertua, elizan.

Irailaren 6a, asteartea

  • 17:00etan, Elkanoren Lehorreratzea.

 

Gainera, Vera Cruz karabela bisitatzeko aukera egongo da eta turismo bulegoan mundu biraren erakusketa zein antzeztutako bisita gidatuak izango dira.