Dagoeneko, euskara klaseetako izen-ematea zabalik dago. Joan den ostegunetik, hilaren 23ra arte egongo da irekita apuntatzeko epea AEKren euskaltegi sarean.

Getarian zerbitzua emateko asmoa dute aurten ere, ohi moduan, heziketa zuzenagoa bermatzeko, talde txikietan antolatuta. Gainera, jakinarazi dutenez, ikasleek Eusko Jaurlaritzak eta Getariako Udalak emango dituzten dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute.

Euskara ikasteko nahia dutenek informazio guztia aurrez aurre jaso ahalko dute Alondegian, ondoko egunetan:

  • Irailaren 13an, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 14an, 09:00etatik 13:00etara.
  • Irailaren 20an, 16:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 21ean, 09:00etatik 13:00etara.
  • Irailaren 22an, 09:00etatik 13:00etara.