Hilabete luzez egindako lanaren ondotik, une gozoak ari da bizitzen Getariako Arraun Elkartea eta uda guztian babesle izan dituen herritarrekin ospatu nahi du. Horregatik, denboraldi amaierako bi estropadetara joateko autobusa antolatu du.

Larunbatean Bermeon izango da estropada, 18:50ean, eta igandean Portugaleten, 12:40an. Oroitzapenez betetako estropadak izango dira, duela urtebete justu eremu berberetan eskuratu baitzuten Esperantzakoek Eusko Label Ligarako igoera.

Autobuserako izen-ematea estropada bakoitzerako egin behar da eta dagoeneko jendea hasi da apuntatzen. Harritarte dendan egongo da horretarako aukera gaur eta bihar. Egun bakoitzeko 8 euro ordaindu behar dira. Klubetik jakinarazi dutenez, ezinbestekoa da autobusa osatzea zerbitzua eskaintzeko.

 

Lotutako albisteak: