Udako geldialdia eta denboraldiaurreko entrenamenduak pasata, lehiarako garaia da. Hala, bihar jokatuko dituzte ligako lehen partidak Getariako Ketako taldeek, bai Gipuzkoako gorengoen mailako futbolariek bai Sharkseko saskibaloi jokalariek.

Gorengoen mailako futbol taldeak 2. multzoan jokatuko du 2022/2023 denboraldian. Bihar, irailak 17, izango du lehen partida, 16:00etan, Ordiziako Altamira futbol zelaian.

Sharks taldea ere bihar lehiatuko da. Donostian, Benta Berri kiroldegian, du partida 20:00etan, Saski Axular taldearen aurka. Euskal Ligan denboraldi bat jokatu ondoren, Gipuzkoakora itzuli da aurten Getariako taldea.

Bestalde, areto futboleko taldeak urriaren 3ko asteburuan ekingo dio denboraldiari.

 

Lotutako albisteak: