Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getariako, Aiako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udaletako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatuta, literatura tailerra emango du Joseba Sarrionandia idazleak Zumaian. Bere hitzetan, “irakurketa eta idazketa ohiko zereginak dira gure gizartean, etengabe irakurtzen eta idazten dugu, gehiena ia oharkabean eta modu autodidaktan; baina ipuin bat, eleberri bat, poema bat edo saiakera bat idatzi nahi duenak modu kontzientean egin beharko du, eta baliabide batzuk ikas ditzake horretarako. Horixe da tailer honen helburua”.

Urriko larunbatetan izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Izen-ematea, berriz, irailaren 28ra arte dago zabalik euskara@zumaia.eus helbide elektronikoan. Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute.

Plaza kopurua mugatua dela iragarri dute, baita eskabideak onartzeko izen-emate hurrenkera errespetatuko dutela ere. Den den, Getariako, Aiako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako bizilagunek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago behar dutenek euskara@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi edo 943565025-616 telefono zenbakira dei dezakete.