2022-2023 ikasturtean ere emango da pintura tailerra Eskualtxeta eraikinean eta pandemiaren aurretik bezala, helduentzako zein haurrentzako saioak izango dira azarotik maiatzera. Hala, interesa dutenentzat, izen-ematea zabalik dago irailaren 28ra arte, udaletxean (943 896 024 telefono zenbakian edo kultura@getaria.eus posta helbidean).

Jakinarazi dutenez, ikastaroa aurrera ateratzeko gutxieneko pertsona kopuru batek eman beharko du izena. Plazak mugatuak izango dira eta kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena ematen duten pertsonen artean.

Bestalde, xehetasun gehiago eman asmoz, bilera egingo da Manuel Fernandes irakaslearekin berarekin irailaren 28an, 19:00etan, Alhondigan.

Euskara ikastaroko izen-ematea

AEK-k pasa den astean hartu zituen euskara ikastarorako lehen izen-emateak Getarian. Gaurtik ostegunera ere ikastarora apuntatzeko aukera izango da, Alhondigan, honako ordutegian:

  • Gaur, irailak 20, 16:00etatik 20:00etara.
  • Bihar, irailak 21, 09:00etatik 13:00etara.
  • Etzi, irailak 22, 09:00etatik 13:00etara.

 

 

Lotutako albisteak: