Gaztetape Surf Elkarteak txapelketa herrikoia berreskuratzeko asmoa du aurten. Ohi moduan, olatuek eta itsas-baldintzek izango dute azken hitza baina, aurreikuspenen arabera, urriaren 1ean egingo da.

Egun osoko txapelketa izango da eta izena ematen duen pertsona kopuruaren zein adinaren arabera banatuko dituzte kategoriak. Hala, aurrez izen-ematea ez dela beharrezkoa izango ohartarazi dute surf elkartekoek; egunean bertan egingo da Gaztetape hondartzan.

Eguerdian, egun osorako bertaratzen direnentzat, paella prestatuko dute bazkaltzeko. Iluntzean, berriz, sari banaketaren ondoren, parrillada izango da.