Hilabete ugari pasa dira azken galdera-erantzun jokotik, baina berriro ere, badator Egunean behin. 10. denboraldia izango da honakoa eta bihartik abenduaren 18ra jokatuko da. Gainera, Code Syntaxek diseinu berri iragarri du.

Sariei dagokionez, asterik aste Egunean behineko babesleek eskainitakoak izango dira lehian, bat asteko irabazlearentzat eta bestea zozketan emateko. Besteak beste, telebista bat, telefono sorta eta Chromecastak banatuko direla jakinarazi dute.

Getaiarrak taldea

Egunean behinek emandako aukerari eutsita, denboraldi berrian ere aktibo egongo da ARTZAPEk sortutako Getaiarrak taldea. Herritarren arteko lehia bizi-bizi mantentzeko edo norberak bere erronka betetzeko, sartu taldean! Bagara 260 kide dagoeneko.

  • Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
  • Zuen profila sortu.
  • “Taldeak” atalera joan.
  • “+” ikurra sakatu.
  • “Talde batean sartu (giltza erabiliz)” sakatu.
  • Taldearen gakoa idatzi: E9529F