Zerbitzu hauek mantentzeko 2023ko ordenantzetarako Udal Gobernuak zerga eta tasetan 1,5ko igoera planteatu du, eta  trantsisio energetikoan Udalarekin batera herritarrak bidea egiten hasteko, eguzki energiaren aprobetxamendura begira jartzen diren instalazioetan %80ko hobaria aplikatuko da.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak  (GLL) gizarte bazterketa prebenitu, arindu edo saihestera bideratutako diru ekarpenak dira. Hala nola, etxebizitza edo alojamendua eduki eta mantentzeko, pertsonaren oinarrizko beharrak asetzeko etab.

Eusko Jaurlaritzaren eskumena eta ardura bada ere, ematen duen diru kopurua herritarren oinarrizko premia horiei erantzuteko nahikoa ez denez, Getariako Udala bere aurrekontutik dirua bideratzen du herritarren oinarrizko premia horiei erantzuteko.

Azken 3 urteetan Getariako Udalak hirukoiztu egin du Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara bideratzen zuen dirua. Hau da, 2019an Udalaren ekarpen gehigarria 5.294€ izatetik 2021an 14.187 euro izatera pasa zen.

Getariako biztanleriaren zati batek dituen premiaren gorako-joerak ez du etenik eta 2022rako Getariako Udalak Gizarte-bazterketa prebenitu, arindu edo saihestera diru gehiago bideratuko du. Momentuko errealitatea kontutan izanda Udalak egingo duen diru-ekarpena 27.668€koa izango da, hau da, %55ko gehikuntza.

Behar handienak dituzten herritarren premiei erantzuteko Udalak dituen tresna garrantzitsua da Ordenantza Fiskalena. Zerbitzu hauek mantentzeko 2023ko ordenantzetarako Udal Gobernuak zerga eta tasetan 1,5ko igoera planteatu du, gastuetan aurreikusten den igoera baino gutxiagokoa. Bestalde, eta trantsisio energetikoan Udalarekin batera herritarrak bidea egiten hasteko, eguzki energiaren aprobetxamendura begira jartzen diren instalazioetan %80ko hobaria aplikatuko da.

Azkenik, eta Udalaren nahia herritarren ongizatea bermatzea denez, orain arte bezala, Getariako Udala datozen hilabeteetan sor daitezkeen behar berriei erantzuteko jarri beharreko dirua jartzeko konpromisoa berresten du.