Etzi, urriaren 5ean, Itsas bidaien esperientzi eta kontakizunak barkuan izenburupean, euren bizipenak kontatuko dituzte Izar eta Hodei De La Hoz getariarrek. Izan ere, Amaia eta Emilio gurasoekin batera, 2007an hasi zuten euren bizitzako bidaia. Hamar urtez, Silver Cloud belaontzian bizi izan ziren eta munduko itsasoak zeharkatuz, bizimodu eta herrialde desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Bizipen horiek oinarri hartuta, 18:00etan hasita, Getariako Udal Liburutegian solasaldia egingo dute.

Adin tarte guztietako herritarrei bideratutako ekimena da; sei urtetik beherakoak, ordea, heldu batek lagunduta bertaratu beharko dira. Interesatuek aurrez eman beharko dute izena liburutegian bertan edo 943 89 61 47 telefono zenbakira deituta (16:00-20:00) edota liburutegia@getaria.eus posta elektronikora idatzita. Izen-abizenak, telefono zenbakia eta adina dira apuntzeko eman beharreko datuak.