Egunean Behineko denboraldiari indartsu ekin dio Iruenek. Joan den astean, partida oso onak jokatu eta emaitza bikainak lortu ditu. 10. sasoiko bigarren astean, hain justu, 600,92 punturekin, irabazlea izan da; Getariarrak taldean ez ezik, sailkapen orokorrean ere lehenengo postua eskuratu du.

Getariarren artean, Iruenek koska polita atera die gainerako lehiakideei. Izan ere, berak baino 75 puntu gutxiagorekin, Kajutei izan da pasa den asteko txapeldunordea. 510,70 punturekin, berriz, Anik lortu du hirugarren postua.

 

Lotutako albisteak: