Udazkenarekin batera, ate joka da Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina. Aurtengoan Bat egiteko garaia da aukeratu dute lelo gisa, adierazteko Nafarroako zonifikazioa apurtu eta euskara ofizial egiteko unea dela, eta baita lurraldeko hainbat eremutan banatutako euskaltzaleak biltzekoa ere.

Urtero moduan, hiru saski egongo dira aukeran: beltza 55 euroan, berdea 65 euroan eta zuria 75 euroan. Eskatzaileek Agerreko produktuez gain, 2023ko egutegia eskuratuko dute.

Udaberriko kanpainan ez bezala, honakoan, saski bakoitzaren balioaren %25a  Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute. Bertako ikastolentzat, AEK-ren euskaltegientzat eta sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat izan ohi da diru hori. Era berean, “Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio”, jakinarazi dute bultzatzaileek.

 

Eskaerak

Eskaerak egiteko epea urriaren 22an hasiko da eta azaroaren 10era arte egongo da zabalik. errigora.eus webgunean zein eskuorria herri bakoitzeko arduradunari emanda egin daiteke.

Getarian, azken urteetan bezala, Artzape Euskara Elkarteak kudeatuko ditu eskaerak. Eskuorriak jaso nahiz eskaerak aurrez aurre egin ahal izateko, mahaia jarriko dugu azaroaren 8an, 17:00etatik 19:00etara, plazan. getariarrek eskaera kalean egiteko aukera izango dute; izan ere, mahaia jarriko da azaroaren 8an, 17:00etatik 19:00etara, plazan.