“Astearte zorua” deitu diote gaurkoari gaztetxean. Izan ere, duela egun batzuk hasitako udazkeneko egitarauari jarraipena emanez, kontzertuak izango dira 21:00etatik aurrera.

Hiru taldek joko dute, haietako bat, Flash, etxekoa. Disko berria aurkezteko asmoz dator eskualdeko kideez –tartean, Getariako Aritz Aranburu eta Aitor Garmendia– osatutako punk elektrikoko taldea. Bizkaitik, Zaldibarko Eztailen taldea igoko da oholtzara eta nazioartetik, Alemaniatik, Ex White.

Punk soinua nagusi, hortaz, gaur gaztetxean.